Gaixotasun immunomediatuei (IMID) buruzko eguneratze-jardunaldia. Diziplina anitzeko ikuspegia
Date
29/09/2022
UPV/EHUko Farmakologiako Janssen Gelak antolatutako jardunaldi hau 2022ko irailaren 29an izango da, arratsaldeko saioan (16:00-18:30) Bilboko Bizkaia Aretoan. Gaixotasun immunomediatuen arloan erreferentzia diren profesionalek parte hartuko dute, ikuspegi translazionaletik, patologia horien tratamendu terapeutikoaren erronka nagusiak planteatzeko. Orientazio kliniko nagusia badu ere, gustatuko litzaiguke patologia immunomediatuen gaian lan egiten duten edo interesa duten ikertzaile preklinikoak ere etortzea.
Informazio gehiago: ehugela-janssen@ehu.eus