Breadcrumb

Asset Publisher

Cagliari (Italia) Unibertsitateko Teknikarien Erasmus Egonaldia

Cagliari (Sardinia, Italia) Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko  teknikariek mugikortasun egonaldia egin zuten gure Fakultatean 2024ko uztailean.

Haren interes nagusia zen nazioarteko ikasleen mugikortasuna eta izapideak nola antolatzen genituen jakitea (incoming zein outgoing), kalitatea bermatzeko erabiltzan dugun gure eredua ikustea eta gure instalazioak eta simulazio-gelak ezagutzea.

Bisita hainbat etapatan antolatu zen, eta Leioako gure egoitza, Donostiako atala eta campusa eta instalazio orokorrak (arboretuma edo medikuntzaren museoa, adibidez) ezagutzeko aukera izan zuten.

Zentroan, erizaintzako laborategietako eta tailer anatomikoko gure teknikariekin bildu ziren, eta simulazio-geletako lana bertatik bertara ezagutu zuten.

Bisita honetatik gure erakundeen arteko lankidetza hitzarmen berri bat martxan jarriko da.