Masterraren gakoak
Pintura Unibertsitate Masterra master profesionala da gehienbat.
Pinturaren ekoizpen artistikoaren arloko benetako baldintzak simulatzen ditu, tailerrean egindako lanetik lana erakusteko eta zabaltzeko prozesuraino.
Irakaskuntza sistema ikasle bakoitzaren lan piktorikoaren garapen pertsonalizatuan oinarritzen da. Jarraipen pertsonalizatu hori eta ditugun espazioak direla eta, ikastaro bakoitzeko 20 pertsona har ditzakegu.
Prestakuntza programak oinarri teoriko eta praktiko bat ematen du pinturaren praktika profesionalari dagozkion lanak egiteko, eta pinturaren merkatuarekin harremanak izateko, baita artelanak erakutsi, katalogatu, zabaltzeko eta artelanen argazkiak erregistratzeko ere.
Prestakuntzak barne hartzen du sormen lana prestatu eta egitea, baita galeria publikoetan erakusketa bat edo gehiago egitea ere.
Bestalde, masterrak aukera ematen du UPV/EHUren Arte Garaikideko ikerketa doktorego programan zuzenean sartzeko.