Breadcrumb

presentacion-master-participacion-desarrollo-comunitario

Masterraren gakoak

Partaidetzaren arloko profesionalen egungo eskaerak, gizarte eta erakunde mailan, herritarrok politika publikoetan eta komunitate-garapenean duten partaidetza jorratuko duen profil profesional berri bat ezartzearen beharra ekarri du.

Partaidetza eta Komunitate-garapena Masterraren xedea da politika publikoen definizio demokratikoan herritarren eragina sustatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea.

Ondoko profesionalak prestatu nahi ditu programak: partaidetza prozesu osoak dinamizatzeko gai diren profesionalak, aipatuak ezarri, garatu eta ebaluatzeko gaitasunarekin, erakunde publikoen funtzionamendua demokratizatzeko eta, honela, beren eraginkortasuna eta errendimendua hobetzeko gai izango direnak, ehun soziala eta asoziatiboa bultzatuz eta, orokorrean, pertsonek beren existentzian eta beren komunitatearen etorkizunean duten protagonismoa bultzatuz aldi berean.

Gizarte ikerketa aplikatu bat planteatu eta garatzeko beharrezkoa den ikerketa metodologia irakasten du masterrak. Gizarte ikerketa hori partaidetza prozesuen bitartez egingo litzateke, partaidetza teknikak txertatuz aniztasun sozial eta kulturaleko ikuspegi batetik.

Masterrak ikerketarako joera garbia dauka eta sarbide zuzena eskaintzen du UPV/EHUren Gizartea, Politika eta Kultura Doktorego Programara.

XSL Content

Places available

30

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Social and Communication Sciences

Contact

Person in charge of the Master :
ORMAZABAL GASTON, ANDERE

Secretariat :
MOURELLE MATAS, VERONICA

946012345

4razones-master-participacion-desarrollo-comunitario

Master hau aukeratzeko arrazoiak

  • Partaidetza eta Komunitate-garapenari buruzko master ofizial bakarra da Estatu mailan. Bere aitzindaria UPV/EHUk 2003/2004 ikasturtean abiarazi zuen Demokrazia Parte-hartzailerako Metodologia eta Prozesuen Dinamizatzailea graduondokoa izan zen.
  • Erabat egonkortua dagoen masterra; hamar edizio bete ditu. Diziplina anitzeko izaerakoa, bere eremua ingurumen zientziekin edo hiriko arkitektura-diseinuaren arloko partaidetza-prozesuekin partekatzen baitu.  
  • Lan edo heziketa jarduerekin bateragarria den ordutegia (3 arratsalde astean, urria eta apirila bitartean). Masterrak genero ikuspegia barneratua dauka eta zeharkako presentzia handia dauka, bai eta berezko modulu berezi bat ere.

salidas-master-participacion-desarrollo-comunitario

Irteera profesionalak

  • Partaidetza eta komunitate-garapeneko teknikaria.
  • Herritarron partaidetza koordinatu eta kudeatzea politika publikoak zehaztu, garatu eta ebaluatzerakoan.
  • Partaidetza eta komunitate-garapeneko prozesuak dinamizatzea.
  • Erakundearen eta giza baliabideen partaidetza-kudeaketa, erakunde publiko eta politika, gizarte eta hiritartasunaren arloetako elkartetan.
  • Partaidetzari buruzko aholkularitza, ebaluazioa eta heziketa.
  • Ikerketa akademikoa.

XSL Content

Suggestions and requests