Masterra gainditzeko derrigorrezkoa da izaera publiko eta pribatuetako zentro, elkarte eta erakundeetan praktikak egitea. “Kanpoko praktikak” ikasgaiak 30 kreditu ECTS ditu (aurrez aurreko 600 ordu eta 150 ordu praktiketako memoria egiteko).
Bigarren ikasturte akademikoan egiten dira eta, gutxi gorabehera, 6 hilabetekoa da. Ikasleek pertsona bat izango dute tutore praktika-zentroetan, eta beste bat fakultatean.
Praktikei buruzko informazio gehiago jakiteko, sakatu hurrengo loturan.