- Masterreko praktikak borondatezkoak dira, curriculumetik kanpokoak.
- Prestakuntzan zehar, enpresa eta erakunde laguntzaileek matematika aplikatuz eta masterrean landutako teknikak erabiliz ebatz daitezkeen arazoak planteatzen dituzte. Esfortzu berezia egiten da, planteaturiko atazak egokienak izan daitezen masterreko ikasleen profilerako eta titulazioaren gaitasunak lantzeko erabilgarriak izan daitezen.
- Unibertsitateak tutore bat izendatuko du borondatezko praktiketarako, bai eta solaskide bat ere enpresaren edo erakundearen aldetik. Praktika bakoitzean, praktiken zer zati enpresan egin beharko den eta unibertsitatean zein egin beharko den adostu beharko dute bi aldeek.
- Praktiketan landutako atazak, metodologiak eta emaitzak MALaren abiapuntua izan daitezke.
UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoen arautegia kontsultatu.