Masterraren gakoak
Masterraren helburu nagusia da ikasleak antropologiaren arloan ikertzeko eta lan egiteko gai direla bermatzea eta horretarako baliabide teoriko, metodologiko eta praktikoak ematea.
Master honen bidez, beraz, ikasleek gizarte antropologiarekin lotutako ezagutza espezializatu eta aurreratua eskuratuko dute, UPV/EHUn diziplina horretan landu diren ikerlerro tradizionalak jorratuz: euskal kultura, ikuspegi feminista antropologian, eta gaur egungo etnografiak.
Aldez aurretik antropologiaren inguruko ezagutzak edo prestakuntza jaso dituztenek egin dezakete masterra, doktorego tesiak gizarte antropologiaren arloan egin asmo badituzte edo aipatutako ikerlerroetako batzuetan espezializatu nahi badute.
Helburu hori lortzeari begira, erabilerei eta eragin epistemiologikoei dagokienez berritzaileak diren ikuspegi teoriko eta metodologikoak orientatzeko antolatu da prestakuntza programa.
Programak balio akademiko eta sozial handia dauka, ikuspegi antropologikotik ekarpen nabarmena egiten diolako aniztasun sozial eta kulturalaren, gizarteko eta genero arteko desberdinkerien eta eraldaketa sozialaren inguruko analisiari.
Master hau eginez gero, doktorego programak egin daitezke.