Breadcrumb

presentacion-master-agrobiologia-ambiental

Masterraren gakoak

Laborantzaren produktibitatea handitzea, elikagaien segurtasuna, klima aldaketaren eta lurraren eta uren kutsaduraren eragin kaltegarriak… gizarteak egun dituen erronka handienetakoak dira. Desafio berri horiei erantzuteko, ezinbestekoa da urrats zientifikoak egitea eta alor hauetan espezializatutako profesionalak trebatzea. 

Unibertsitate arteko Ingurugiroaren Agrobiologia Masterra bi unibertsitatek eskaintzen dute elkarlanean: UPV/EHUk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP).  Helburua da trebakuntza profesionala eta ikerkuntzakoa eskaintzea nekazaritza eta ingurumen arloetan, doktore tesia hasi edo maila goreneko prestakuntza profesionalizatu bati ekiteko, laborantzari eta basogintzari loturiko ingurumen gaietan.

Master amaierako ikerlana egin ahal izango duzu ikasturte akademiko berean. Horretarako, masterreko irakasleen tutoretza pertsonalizatua izango duzu, eta masterra UPV/EHUn, NUPen edo erakunde kolaboratzaileetan egin ahal izango duzu.

Master honen bidez zuzenean sar daiteke Ingurugiroaren Agrobiologia doktorego programara.

Ingurugiroaren Agrobiologia Masterra Ingurumen Kudeaketa kategoriako bost master onenen artean dago, "Suplemento 250 másteres" gehigarriaren arabera.

 

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

2.000 €

National interuniversity

University of the Basque Country: Faculty of Science and Technology

Universidad Pública de Navarra

Contact

Person in charge of the Master :
HERNANDEZ HERNANDEZ, ANTONIO

Secretariat :
RUIZ SANCHEZ, ANA / GONZALEZ, BLANCA

94 601 33 90

4razones-master-agrobiologia-ambiental

Master hau aukeratzeko arrazoiak

  • Izaera multidiziplinarra, irakasleen prestakuntza eta jatorri askotarikoengatik.
  • Hautazkoen aukera zabalari esker, ikasleek beren ikasketa plana aukera dezakete ingurumen, agronomia, biologia edo bioteknologia alorretako irakasgaien artean.
  • Master Amaierako Lanak berebiziko garrantzia du, esperimentala da batik bat, eta erakunde eta enpresa kolaboratzaileetatik edozeinetan egin daiteke.
  • Unibertsitate arteko masterrak uztartu egiten ditu NUPko alor agronomikoko prestakuntza eta UPV/EHUko prestakuntza biologiko-bioteknologikoa.
  • Zentro teknologikoetatik eta enpresetatik etorritako irakasleen parte hartze handia.

participantes-agrobiología ambiental

Unibertsitate partaideak

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

salidas-master-agrobiologia-ambiental

Irteera profesionalak

Irakaskuntza eta ikerketa. I+G+B garapena nekazaritza, elikadura, basogintza, ingurumen, energia edo industria alorretako zentro teknologiko eta enpresetan. Teknikari lana administrazioan, enpresetan, aholkularitza enpresetan eta ingeniaritzetan.

XSL Content

Suggestions and requests