Breadcrumb

Masters-claves-investigacion-creacion-arte

Masterraren gakoak

Ezagutzaren gizarteak ekoizpen sinbolikoko bere praktikak zaindu behar ditu eta Arte Ederrak ezin dira ardura horretatik kanpo gelditu, hau da, ekoizpen mota hori era egokian sortu eta garatzeko ardura horretatik kanpo. Gure hasierako hipotesia da ikusteko eta egiteko gure moduak oinarri sentsorial eta kontzeptual bat duela. Oinarri horren gauzatzea da alderdi artistikoaren benetako emozioak transmititu eta, aldi berean, unibertsitate mailan ikertuak izan behar duten ezagutza zabalak sortzen dituzten objektuen ekoizpena.

Artea ezagutza sortzen duen gertakaritzat hartzen dugu guk: “ezagutzen ezagutza”, berezia eta konplexua. Zentzu horretan, Ikerketa eta Sormena Artean Masterrak harremanak ezarri nahi ditu egitura artistikoen eta pentsamenduaren egituren artean. Zehazki esanda, esperimentazio artistikoaren bidez zer nolako pentsamendua lortzen den jakin nahi du. Gure ustez, norbanakoaren ekintza estetiko etengabetik datorren pentsamendu bat da, bere izakitik banaezina eta unibertsitate forotan eraiki beharra dagoena, ezagutza autonomoaren elkarteak diren heinean.

Honela, beren garapen esperimentalean zehar beren metodoak ere zalantzan jarriko dituzten ikerketa sistemak bultzatu nahi ditugu, artearen arloko ikerketak areagotzea eta ikertzea suposatzen baitu, ez erabatekoa eta adierazi baino, galdetzen duena.

Horretarako, programak diziplina arteko nortasuna dauka, non ikerketak berak errealitate maila ezberdinen baterako ekintzak sortu duen dinamikaren inguruko, bai eta aipatuan ematen den arte garaikideari loturiko ezagutza ezberdin eta osagarrien (marrazkilaritza, eskultura, pintura eta teknologia) arteko konfluentziaren inguruko interesik abiatzen den.

Master honek ikerketarako joera garbia dauka. Sarbide zuzena ematen du Ikerketa Arte Garaikidean Doktorego Programara; bai eta beste doktorego ikasketa batzuetara ere.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish, English

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

1.600 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Fine Arts

Contact

Person in charge of the Master :
FULLAONDO ZABALA, USOA

Secretariat :
Patricia Rodríguez

946015477

Masters-4-razones-investigacion-creacion-arte

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Ikerketarako joera: artea epistemologia, ontologia eta metodologia mailan aztertzen da.
  • Diziplina anitzeko izaera: ikerketaren eta sorkuntzaren arteko erlazioan sakondu nahi da, lau sailaren inplikazioarekin.
  • Izaera esperimentala: ez dira “arteari buruzko” ikasketak, “artetik” egindako ikasketak baizik.
  • Izaera garaikidea: egungo artearen testuinguruan jartzen du bere arreta, era kritikoan.

Masters-salidas-investigacion-creacion-arte

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak

  • Sorkuntza artistikoa.
  • Kultura kudeaketa.
  • Irakaskuntza.
  • Arlo pedagogikoa.

XSL Content

Suggestions and requests