Masterraren gakoak
Ikerketa ezinbesteko tresna da hezkuntzako profesionalek dituzten erronkak ulertzeko eta horiei erantzuteko. Haur babestuen, desgaitasunen bat duten pertsonen, etorkinen, askotariko kultura-kolektiboen eta identitate emergenteak dituzten kolektiboekin lan egiteko, gizarte-bazterketako dinamikak nola eraikitzen diren sakonki ulertu behar dute, baita giza eskubideetatik, inklusiotik, kulturartekotasunetik, teknologia berrietatik, genero-ikasketetatik edo gatazken kudeaketatik sortzen diren alternatibak nola gauzatu ezagutu ere.
Master hau gizarte- eta hezkuntza-esparruetan interesa duten edo lanean ari diren pertsonei zuzenduta dago. Pertsona horiek ikertzen ikasi nahi dute, eremu sozio-hezitzailean sortzen diren dinamikak ulertzeko eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako hezkuntza gauzatzeko. Masterrean, gizarte- eta hezkuntza-arloan eragina duten arazo, joera eta erronka garrantzitsuak hautematen, aztertzen eta horiei aurre egiten ikasiko dute, eta txosten, artikulu edo monografia akademiko eta profesionaletan islatzen trebatuko dira.
Masterrak, halaber, doktorego-programa baterako sarbidea errazten du, eta, ondorioz doktorego-tesia egiteko aukera ematen du.
Masterrak modu presentzialean ematen ditu derrigorrezko irakasgaiak, eta, modalitate erdi-presentzialean guztira hautazko hamar irakasgai; horrek aukera ematen du lan-jarduerarekin bateragarri egiteko. Ordutegia arratsaldez izaten da beti.