Breadcrumb

presentacion-master-direccion-financiera

Masterraren gakoak

Esan daiteke finantzek eta horien gestioak balio estrategikoa dutela enpresa guztientzat.  Aski onartua dago azken krisi ekonomikoaren jatorrian finantza arrazoi hutsak egon zirela, eta gerora, haien eragina ekonomiaren eta gizartearen gainerako eremuetara hedatu zela.

Egungo finantza merkatuen konplexutasunak erronkak sortzen dizkie enpresei eta finantza erakundeei, eta horrek gero eta sofistikatuagoak izango diren finantza kudeaketako metodo eta tresna berriak erabiltzea eskatzen du, finantza arloan prestakuntza premia bereziak sortzeaz gain.

Finantzak eta Finantza Zuzendaritza masterrak enpresen finantza kudeaketara bideratutako prestakuntza eskaintzen du, finantza merkatuei buruzkoa. Lortu nahi dena da ikasleak gai izatea enpresen finantza errealitatea aztertzeko eta interpretatzeko, eta azterketa eta interpretazio hori enpresa horiek beren jarduna burutzen duten finantza merkatuetan ere egiteko, enpresa errentagarritasuna hobetzea helburu duten eredu eta tresnarik egokienak aukeratu eta ezarri ahal ditzaten.

Horretarako, master honetan UPV/EHUko irakasleek  (% 50 g.g.b.) elkarrekin lan egiten dute kanpoko irakasleekin, bai beste unibertsitate batzuetako irakasleekin (% 15 g.g.b.), bai enpresa munduan eskarmentu handia duten profesionalekin (% 35).  Irakasle aniztasun honen bidez masterrak oreka lortzen du kontzeptuen zurruntasunaren eta enpresen errealitatearen ezagutzaren artean.

Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du Universitè de Bordeaux (Frantzia) Unibertsitatearekin.

Bestalde, masterrak sarbidea ematen du Enpresa zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntzako doktorego programara.

XSL Content

Places available

40

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Economics and Business

Contact

Person in charge of the Master :
RUIZ HERRAN, VICENTE

Secretariat :
Master Idazkaritza / Secretaría Máster / Master Secretariat

946017082 / 7113 / 3703

4razones-master-direccion-financiera

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Finantza arduradunaren lanaren ikuspegi osoa. Prestakuntza honek gaitasuna ematen du edozein motatako enpresen finantza arloan aritzeko.
  • Orientazio praktikoa. Profesional aktiboen parte hartzeak enpresen finantza errealitatea hurbiltzen die ikasleei.
  • Esperientzia zabala eta aintzatespena. UPV/EHUko master ofiziala hamar urtez. Batez besteko eskaera kopurua eskaintza (40 plaza) baino askoz handiagoa da.
  • Praktikak enpresetan egiteko aukera. Masterrak eta fakultateak dituzten hitzarmen eta lankidetzei esker, ikasle kopuru handi batek curriculumetik kanpoko praktikak egiten ditu.

participantes-master-direccion-financiera

Unibertsitate partaideak

Université de Bordeaux

salidas-master-direccion-financiera

Irteera profesionalak

  • Era guztietako enpresen finantza saila.
  • Finantza arloko controller-a.
  • Finantza aholkularitza.
  • Altxortegi kudeaketa.
  • Finantza arriskuen analista eta finantza merkatuetako eragikera.
  • Inbertsioen kudeatzailea.
  • Finantza erakundeak Enpresen Kudeaketaren arloan.
  • Nazioarteko Eragiketen Saila.
  • Enpresen baloratzailea.

XSL Content

Suggestions and requests