Breadcrumb

presentacion-ingenieria-construccion

Masterraren Gakoak

Ekonomiak azken hamarkadan egin duen muturreko birak ezin konta ahala aldaketa eragin ditu eraikuntzaren sektorean, estatuko ardatzetako bat dena, BPGn eta enplegu sorkuntzan duen eraginari erreparatuz gero. Ondorioz, gero eta beharrezkoagoa da eraikuntza teknika berriei buruzko ezagutzak eguneratzea, jasangarritasunaren eta kalitatearen ikuspegietatik.

Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterrak eraikuntzaren ikuspegi multidiziplinarra duten profesionalak trebatzen ditu, eraikinaren eta obra zibilaren multzoa bateratzen duen ikuspegia, programak barne hartzen dituen hiru esparruetan: egituren diseinua eta kalkulua, instalazioak, eta proiektuaren eta obraren kudeaketa.

Alde horretatik, prestakuntza programak hiri azpiegiturak eta instalazioak proiektatu, exekutatu eta mantentzeko behar diren gaitasunak sendotzen ditu, hirigintza, ingurumen eta jasangarritasun parametroak integratuz proiektuen garapenean, etika profesionaleko eta giza, gizarte eta ekonomia analisirako irizpideak erabiliz. 

Nabarmentzekoa da eraikuntza sektoreak programa honetan duen presentzia, hainbat enpresatako teknikari profesionalek osatutako talde garrantzitsu baten partaidetzaz, bere esperientzia erabiltzen duena eraikuntzako ingeniaritzaren alorreko arazo errealak ebazteko.

Masterraren bidez zuzenean sar daiteke Ingeniaritza Mekanikoa doktorego programara.

XSL Content

Places available

22

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

3.100 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Engineering - Bilbao

Contact

Person in charge of the Master :
ROJI CHANDRO, EDUARDO

Secretariat :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

4razones-ingenieria-construccion

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Ikasleek beren aurreko tituluetan eskuratutako ezagutzak eguneratzeko eta sendotzeko aukera.
  • Prestakuntza eta ezagutza praktikoak, tresna informatikoen laguntzaz.
  • Kasu praktiko errealen garapena diziplina anitzeko lankidetzaz.
  • Nahitaezko praktikak sektoreko enpresetan.

salidas-ingenieria-construccion

Irteera profesionalak

  • Eraikuntzen eta obren proiektu eta zuzendaritza garapena.
  • Ingeniaritzak eta bulego teknikoak: eraikuntza jasangarria, eraikuntza instalazioak eta urbanizazioa.  Hirigintza plangintza eta kudeaketa.
  • Administrazio publikoak eta enpresa publikoak nahiz pribatuak (hiri zerbitzuak, mantenimendua, obra kudeaketa, ondarearen kudeaketa, etab.).

XSL Content

Suggestions and requests