Masterraren gakoak
Finantza modernoak analisi oinarridunetan eta teknika kuantitatiboetan oinarritzen dira erabakiak hartzeko. Banka eta Finantza Kuantitatiboak Unibertsitate arteko Masterrak alor horretan aritzeko trebatzen du, ikuspegi integral eta multidiziplinar batetik.
Programaren funtsezko helburua da finantzetan espezializatutako ikertzaileak eta profesionalak trebatzea, kontuan izanik gai honen, ekonomiaren eta matematikaren artean dagoen harreman estua. Irakaskuntza multidiziplinarra bermatuta dago, masterraren unibertsitate arteko izaeragatik eta irakasleen espezializazio handiagatik.
Master honek aukera ematen du Finantza eta Ekonomia Kuantitatiboak / Quantitative Finance and Economics doktoregora sartzeko.