XSL Content

Places available

20

Mode

Online

Language

Spanish

Calendar

2024 October

2025 September

No. of credits

30 ECTS Credits

Approximate fees

1.500 €

Teaching place

Faculty of Labor Relations and Social Work

Responsible

Faculty of Labour Relations and Social Work. Álava Department

GAKOAK - Genero, Maskulinitateak eta Gizarte-ekintza Unibertsitate Espezializazioa

TITULUAREN GAKOAK

Ikastaroaren helburu nagusia da profesionalak genero ikuspegian prestatzea, zehazki maskulinitatearen arloan, gizonekin lan egiteari begira, edozein dela ere lan horren nondik norakoa (esku hartze soziala, plangintza, gizarte politika...). Desparekotasunaren agertoki desberdinak erakutsiko dira, eta bereziki azpimarratuko dira maskulinitate hegemonikoak botereari eusteko darabiltzan mekanismoak, eta aparteko arreta emango zaie indarkeria matxista prebenitzeko estrategiei. Nazioartean eta testuinguru kultural desberdinetan garatu diren zenbait ikuspegi eta metodologia ezagutuko ditugu.

Gainera, aztertuko ditugu gizon izate hutsagatik gizonek bakarrik dauzkaten arazoak, ikusiz nola maskulinitatearen eraikuntza jakin bat lotuta egoten den gizarte esklusioko zenbait egoerarekin (hala nola etxe gabetasunarekin, adikzioekin, buruko gaixotasunekin, kartzelarekin etab.).

Prestakuntza espezializatu hau hartzera animatzen bazara, eskuratuko dituzu maskulinitatearen eraikuntza soziala aztertzeko zenbait gaitasun teoriko-praktiko; tresna metodologikoak; gai izango zara genero desparekotasunari eta diskriminazioari lotutako faktoreak aztertzeko eta kritikoki baloratzeko; ezagutuko dituzu honen inguruko aurrerapen nagusiak, politikak eta oztopoak; jabetuko zara gizonen inplikazioak daukan garrantziaz berdintasuna lortzeko bidean; ikasiko duzu genero ikasketei eta maskulinitateari buruzko baliabide bibliografikoak eta intereseko informazioak erabiltzen; eta, gainera, ezagutuko duzu gizonekiko gizarte ekintzaren bidez berdintasuna lantzen duten herri, estatu eta nazioarte mailako esperientzia pila bat.

ARRAZOIAK - Genero, Maskulinitateak eta Gizarte-ekintza Unibertsitate Espezializazioa

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Bi unibertsitateen esperientzia metatuagatik.
  • Bi unibertsitateek Gizarte Langintzan daukaten itzal handiagatik.
  • Bi lurraldek —Euskal Herriak eta Madrilek— lankidetzan dihardutelako kalitateko prestakuntza eskainiz, lan merkatura bideratua eta nazioarteko proiekzioa duena.
  • Kalitate handiko eta arlo askotako irakasleek diziplinartekotasun handia ematen diotelako graduondokoari, ikaragarri aberastuz ikasketok.

IRUDIA - Genero, Maskulinitateak eta Gizarte-ekintza Unibertsitate Espezializazioa

IRTEERAK PROFESIONALAK - Genero, Maskulinitateak eta Gizarte-ekintza Unibertsitate Espezializazioa

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Erakundeetako aholkularia berdintasunari, umeei eta familiari buruzko proiektuetan; espezialista generoan, maskulinitateetan eta aitatasun positiboan eta indarkeria matxistaren prebentzioan.
  • Aukera berdintasunari buruzko espezialista enpresetan eta Europako berdintasun proiektuetan.
  • Generoan eta maskulinitateetan espezializatutako hezitzailea.
  • Maskulinitateetan espezializatutako hezitzailekidea eskoletako hezkuntza proiektuetan.
  • Genero eta maskulinitate ikuspegia duten gizarte proiektuen diseinatzailea.
  • Generoan eta maskulinitateetan espezializatutako gizarte ikertzailea.

XSL Content

Suggestions and requests