Masterraren Gakoak
Ez da eskainiko 2024/2025 ikasturtetik aurrera
Gaur egun, gero eta kezka handiagoa dago giza jardueren eraginkortasun energetikoaren eta teknologikoaren hobekuntzari buruz, xedea izanik jarduera horiek ingurumenean duten eragina murriztea eta garapen jasangarria bermatzea. Horrek eskatzen du modu zentzuzkoagoan erabiltzea baliabide energetikoak eta materialak, energia iturri berrien erabilera ikertzea eta teknologia eraginkorrenak garatzea. Hori horrela, industrian, garraioan, eraikuntzan eta hirigintzan aplikatutako Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasun arloko ikerketa lehentasunezko gai bihurtu da maila zientifikoan, teknologikoan, politikoan, ekonomikoan, juridikoan eta ingurumenekoan.
Master honen helburua da Europar Batasunean alor honetako ikertzaileak, irakasleak eta profesionalak trebatzeko dagoen beharrari erantzutea, gaur egun garapen jasangarriaren eta hornidura bermearen inguruan dauden desafio eta eztabaidei erantzuteko.
Horretarako, programak ezagutzak eta teknologia aurreratuak eskaintzen ditu kudeaketa energetikoari eta jasangarritasunari buruz, energia sortzeko egungo metodoei eta haien ingurumen arazoei buruzko legediaren (autonomia erkidegokoa, estatukoa eta Europakoa) ezagutza sakon nahiz kritikoaren eta ikuspegi zientifiko-teknologiko baten bidez.
Gainera, ezagutza oinarriak eta tresna metodologikoak ematen ditu ere ikerketak egiteko energia eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruz, era horretan doktorego tesia egin ahal izateko. Izan ere, master honen bidez, zuzenean sar daiteke Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasuna doktorego programara, Ingeniaritzan eta Arkitekturan.