master_preinscripcion

Izena ematea eta dokumentazioa

Izen ematea ONLINE egingo da 2022ko  martxoaren 31tik maiatzaren 14ra

Eskatutako dokumentazio guztia igo beharko da aplikaziora izena emateko unean, edo izena emateko epea itxi baino lehen. Eskaera epea bukatu ondoren, izangaiak ezin izango du dokumenturik gehitu.

 AURREINSKRIPZIOA NAHITAEZ AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Sarbideko Titulu ofizial edo Tituluaren gordekin ofiziala.
    Nahitaezkoa da ikasle guztientzat, ikasketak oraindik amaitu ez dituztenentzat izan ezik.
  • Ziurtagiri akademiko ofiziala:

    UPV/EHUko ikasleek ez dute ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar, batez besteko nota ofizioz kontsultatuko baita.

UPV/EHUtik kanpoko ikasleek ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztu beharko dute, orain arte lortutako batez besteko nota jasotzen duena.

Atzerriko ikastegietan ikasketak egin dituzten UPV/EHUtik kanpoko ikasleek, ziurtagiri akademiko ofizialaz gain, Espainiako zer tituluarekin homologatu den aurkeztutako titulua (akreditazio hau Hezkuntza Ministeritzak ematen du) aurkeztu behar dute. Horrekin batera, esteka honen bidez lortu daitekeen "Batez besteko notaren baliokidetasun-aitorpena" ere aurkeztu behar dute.

  • Atzerriko hizkuntza: B1 mailaren baliokidea den titulua. Atzerriko hizkuntzen ziurtagiri hauek bakarrik onartuko dira: ACLES TAULA
  • Euskara: B2 mailaren baliokidea den titulua.