Informazioa
Master Amaierako Lana (MAL, aurrerantzean) bakarka egin behar den lan akademiko bat da, 6 ECTS kredituko karga duena (150 ordu). Ikasleak ikerketa hastapeneko edo hezkuntza berrikuntzako lan bat egin behar du, UPV/EHUko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterreko (BBLH) irakasle baten zuzendaritzapean; hain zuzen, irakasle berriek beren ibilbide profesionalaren hasieran duten jarduera arruntarekin zuzenean loturiko lana.
Helburu espezifikoa ikasle bakoitzak azterlan bat idatzi eta aurkeztea da, eta lan hori epaimahai baten aurrean defendatzea, irakaskuntza lanerako behar diren gaitasunak erakusteko.
MALa bakarka egin behar da, originala izan behar du, argi eta garbi orientatuta egon behar du irakaslanera, eta BBLH masterraren barnean egin behar da, aurrez ezarritako egutegiaren arabera. Ezin izango dute egile batek baino gehiagok batera sinatu, eta ez da onartuko ikasleak beste ikasketa batzuetan (gradukoak edo graduondokoak) egin dituen antzeko lanekin bat datorren lanik.
Defentsa publikoa izango da, epaimahai baten aurrean eta beharrezkoa da Masterraren Ikasketa Planeko beste irakasgaiei dagozkien kredituak gaindituta edukitzea.