Masterraren zortzi espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berdina den Modulu Orokorra (MO) bukatutakoan ematen da.
Bi modulutan antolatuta dago. Lehenengo moduluaren (ME I) helburua dizipliaren didaktika espezifikoa eta curriculuma, zein Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakaskuntzari egokitutako metodoak ezagutzea da; bigarren moduluarena (ME II), aldiz, estrategia eta metodo horiek espezialitateko eduki eta gai zehatzetan aplikatzea.
Gai desberdinen bidez, Giza eta Gizarte Zientzietan sakonduko da ikuspegi zabal eta kritiko bat eskainiz, gaur egungo zein etorkizuneko gizartearen arazoei erantzukizunez eta modu autonomoan erantzuteko argudio eta baliabideak eskuratzeko asmoz.
Espezialitateak hautazko irakasgaiak ditu.
Espezialitate hau Gipuzkoako Campusean ematen da, HEFA Fakultatean (Tolosa hiribidea 70, Donostia).