Aurrez aurreko matrikula
Teknologia espezialitatean plazak libre daude. Uztailaren 26tik aurrera interesdunek eskaria aurkeztu ahal izango dute ikastegiko idazkaritzan.
Plaza lortu duten ikasleek matrikula egiteko zitazioa jasoko dute, eskaera egiteko unean aurkeztu duten helbide elektronikoan.
- Lekua: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea , HEFA-I eraikina.
Tolosa Etorbidea, 70, Donostia. Informatika-I gelan (lehen solairuan). - Datak: 2024ko uztailean, plaza erreserbatu duten ikasleentzat.
- Matrikularako behar den dokumentazioa.
Espezialitatea | Izen-ematea epea | Matrikula data | Ordua | |
---|---|---|---|---|
Giza eta Gizarte Zientziak |
1. |
Uztailak 3 | Orduak kontsultatu | |
Hizkuntza eta Literatura |
1. |
Uztailak 4 | Orduak kontsultatu | |
Hezkuntza Artistikoa | 1. | Uztailak 5 | Orduak kontsultatu | |
Hezkuntza Orientazioa |
1. |
Uztailak 8 | Orduak kontsultatu | |
Musica H., Dantza eta AAEE |
1. |
Uztailak 8 | Orduak kontsultatu | |
Gorputz Hezkuntza |
1. |
Uztailak 9 | Orduak kontsultatu | |
Natur Zientziak eta Matematika |
1. |
Uztailak 10 | Orduak kontsultatu | |
Teknologia |
1. eta 2. |
Uztailak 11 | Orduak kontsultatu |
OHARRA: Matrikula egiteko, plaza erreserbatzeko klabeak beharko dira. Ezinbestekoa da dokumentazio guztia aurkeztea matrikula egunean.
Dagokion hitzorduan matrikula egitera etortzen ez den ikasleak MFPS/BBLH masterreko plaza galduko du. Itxaron zerrendan dagoen hurrengo ikasleari eskeiniko zaio.
Matrikularako behar den dokumentazioa:
- Matrikula egin ahal izateko plaza erreserba egiterakoan erabilitako klabeak behar dituzu.
- NAN edo pasaportearen fotokopia.
- Argazki bat, atzean izen-abizenak idatzita.
- Matrikularen ordainketaren helbideratzearen inprimakia.
- Matrikularen prezio publikoez salbuetsita egotearen eskubidea badaukazu ekarri egiaztatzen duen dokumentua, eta 2024ko urtarrilaren 1ean, etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duen, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria ekarri behar duzu.
- Sarbidea ematen dion tituluaren fotokopia eta jatorrizkoa, edo indarrean dagoen “tituluaren behin-behineko ziurtagiri osagarria”. Ikasle guztientzako derrigorrezkoa, ikasketak EHUn egin dituztenak izan ezik.
- Atzerriko hizkuntzan B1 maila ziurtatzen duen agiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.
- Euskaran B2 maila ziurtatzen duen agiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.
- EHUtik kanpoko ikasleek, eskatutakoaz gain, sarbide-titulazioaren ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar du, 0tik 10erako batez besteko nota baremoarekin.
Dokumentuak deskargatu, bete eta sinatuak ekarri behar direnak:
- (Opens New Window)Datu estatistiko eta ekonomikoen inprimakia (pdf ,3,96 Mb)
- (Opens New Window)Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia (pdf ,189,73 Kb)
- (Opens New Window)Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena (pdf ,76,23 Kb)
- (Opens New Window)BAIMENA-AUTORIZACION (1).pdf (pdf ,74,22 Kb)