info_LIS

JARDUERA FISIKOEN GIZARTE-IKERKETARAKO LABORATEGIA

Jarduera Fisikoen Gizarte-ikerketarako Laborategia 2007ko azaroan sortu zen UPV/EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean, askotariko diziplinatan prestatutako (Soziologia, Hezkuntza Zientziak eta Jarduera Fisikoaren Zientziak) eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien lan esparruan ibilbide zabala egina zuen irakasle talde batek bultzatuta.

Gure abiapuntua jarduera fisikoa ulertzeko ikuspegi komun bat bilatzea izan zen; izan ere, gizarte fenomeno konplexua da, eta diziplina anitzeko ikuspegi batetik aztertu behar da. Gure ikerketak askotariko tradizio eta ikuspegietatik proposatzen ditugun arren, helburu komun bat dugu: jarduera fisikoa gizarte-errealitate gisa aztertzea. Interesgune honi esker, lehenengo proiektu partekatuak egiten hasi ginen, eta pixkanaka gure lehentasunezko ikerketa ildoak argitzen lagundu digu. Orain, honako hauek dira:

Genero ikuspegia jarduera fisikoetan

Jarduera fisikoaren eta kirolaren gizarte-azterketa Euskal Herrian

Kirolaren eta jarduera fisikoaren historia

Eskola kirola

DBHko eta unibertsitate ikasketetako ikerketa eta berrikuntza

Instalazioak

Laborategiak gela bat du, funtsean, 30 ikasleri eskolak emateko, eta ikerketa eremu bat, baita baliabide informatikoak eta gizarte-ikerketarako berezko analisi programak ere.

Laborategiko kideak

  • Miren Egibar Artola
  • Beatriz Garai Ibañez de Elejalde
  • Maria Jose Inza Arregi
  • Fco. Javier Ruiz de Arcaute Graciano
  • Luis Mari Zulaika Isasti

Aldi batez, laborategian parte har dezakete bertako kide diren irakasleek zuzendutako tesiak egiten ari diren doktoregaiek ere, baita laborategiko proiektuei loturiko bekak dituzten ikasleek ere.