Asset Publisher

Palista profesionalaren eta Lehen Hezkuntzako etorkizuneko irakasleen arteko hitzaldi-saioen azterketa deskribatzailea

A descriptive study of a pala player in dialogue with pre-service teachers izeneko artikuluan etorkizuneko Lehen Hezkuntzako irakasleekin izandako Matematikaren Didaktikako solasaldi-saioak deskibatzen dira. Saio horietan Pablo Fusto palista profesionalak parte hartu du azken bi ikasturteetan hizlari gonbidatu gisa, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (UPV/EHU) Lehen Hezkuntzako graduko hirugarren mailako ikasleekin. Artikuluan hainbat alderdi zehazten dira, hala nola saio horien diseinua eta ebaluazioa edo ikasle partehartzaileek garatutako konpetentziak. Azkenik, ikasleek oso positiboki ebaluatzen dute palista profesionalaren parte-hartzea, eta pala kirola matematika ikas-irakasteko testuinguru motibatzailetzat jotzen dute.

Bereziki eskerrak ematen zaizkio Pablo Fustori, esperientzia hau posible egin izateagatik, parte hartu duten ikasleei eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateari, ikasleei zuzendutako jarduera osagarriak egiteko emandako finantzaketagatik.

Artikuluaren erreferentzia:

Agirre-Basurko, E., Albizu-Mallea, U., & Perales-Fernandez-de-Gamboa, A. (2024). Athletes as guest speakers in mathematics education: A descriptive study of a pala player in dialogue with pre-service teachers. Journal on Mathematics Education, 15(2), 683-698.

http://jme.ejournal.unsri.ac.id/index.php/jme

Agirre-Basurko, E. eta Albizu-Mallea, U. STEM2NET taldeko ikerlariak dira.