Asset Publisher

Session

URTE OLINPIKOAREN JARDUNALDIA - PARIS 2024 KIROL-ERRENDIMENDUARI BURUZKO HAUSNARKETAK

Datorren azaroaren 21ean, 9:00etatik 14:15era, jardunaldi berezi bat antolatu da Pariseko 2024ko Joko Olinpikoetako kirol errendimenduaren hausnarketa eta analisiari buruz. Saioa Vitoria-Gasteizko (Deporte) Hezkuntza eta Kirol Fakultateko areto nagusian izango da. Topaketa honetan adituak bilduko dira, testuinguru olinpikoan kirol errendimenduari buruz dituzten esperientziak eta perspektibak partekatzeko.

Zuen zain gaude goi errendimenduko kirolaren erronkei eta lorpenei buruz elkarrekin hausnartzeko! Jardunaldia doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea. Eman dezakezu izena hemen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kirolaren-euskal-eskola/