TITULUAREN GAKOAK
Titulu honetan egituretan eta eraikinetan erabiltzeko hemen bertan ditugun zur espezieak ondo ezagutzeko prestakuntza ematen da. Zuraren ekoizpenari, gestioari eta eraldaketari buruzko ezagutza lortuko da eta horrek arkitekturan daukan aplikazioa, eta horrez gain, eraikuntzako egituretan dituen aplikazioetan sakonduko da. Tituluak zurezko egiturak egiteari buruzko atal berezi bat dauka: diseinua, garapen teknikoa, eraikitzea, bizitza erabilgarria. Beste atal bat egungo eraikinetan eta ondore eraikinetan jadanik egon dauden zurezko egituretako esku-hartzeei buruzko izango da. Programan bisitak egingo dira alorreko enpresetara.
Erakunde laguntzaileak: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza), Baskegur, Euskadiko Egurraren Elkartea
Erakunde babesleak: Egoin, Garnica, Simpson Strong-Tie, Rothoblaas