TITULUAREN GAKOAK
Euskal gizarteak, tradizioz, lotura handia izan du mendiekin, basoekin eta zurarekin. Gure arbasoek ongi ezagutzen eta erabiltzen zuten; ezin dugu ahaztu, ordea, zura oraingo eta etorkizuneko material bat ere badela. Zuraren eraikuntza sistemak eboluzionatzen joan dira, arkitekturaren zenbait alderdiri erantzuteko; hala, gaur egun, nahastu egiten dira oso sistema sinpleak eta etorkizun jasangarriago baterantz doazen sistema guztiz sofistikatuak.
Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUrekin lankidetzan, gure zurezko produktuen kalitate eta berrikuntza maila gorenak lortu nahi ditu. Master honen helburua da berehalako premia horri erantzuteko ongi prestatuta egongo diren teknikariak prestatzea; material horren ezaugarrien ezagutzatik hasita, egitura berrien edo dauden egituren gaineko jardueren diseinura eta exekuziora. Askotariko merkatuak ari dira sortzen eraberritzeko gaitasuna duen material honen inguruan, eta eraikuntza jasangarrian ezinbestekoa da zura erabiltzea.
Erakunde laguntzaileak: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza), Baskegur, Euskadiko Egurraren Elkartea
Erakunde babesleak: Egoin, Garnica, Simpson Strong-Tie, Rothoblaas