Tituluaren gakoak
Gaixotasun periodontalak bi talde handitan banatzen dira: gingibitisa eta periodontitisa. Azken hori atzeraezina da eta hortz-haginak galtzen diratratamendurik ezean. Periodontitisa da munduan prebalentzia handiena duten gaixotasunen artean seigarrena, eta funtsezkoa da haren diagnostiko eta tratamendu goiztiarra. Hortz-haginen inplanteak alternatiba eraginkor bat dira galdutako hortzen ordezkoak jartzeko.
Periodontzia eta Osteointegrazioa masterra osatzen dute Etengabeko Prestakuntzako 2 masterrek (EPM): Periodontzia EPMk (120 ECTS, 2 ikasturte) eta Osteointegrazioa eta Aho Errehabilitazioa EPMk (60 ECTS, ikasturte bat), era horretan betetzeko bai Espainiako legedia (822/2021 ED) bai Europako jarraibideak. Ezinbestekoa da bi EPMak gainditzea Periodontzia eta Inplantologiako espezialista baten trebetasun diagnostiko-terapeutikoak lortzeko.
Lehenengo urtearen ardatza da diziplina anitzeko diagnostikoa eta plangintza, tratamendu periodontal ez-kirurgikoa eta kirurgikoa (kirurgia periodontala). Bigarren ikasturtean sakondu egiten da tratamendu kirurgiko aurreratuan, barne hartuta terapia birsortzaileak, kirurgia plastiko periodontala eta kirurgia inplantologikoa. Hirugarren urtean, programa oinarritzen da terapia inplantologikoan eta terapia periodontal kirurgikoan.