Prestakuntza honek garrantzi berezia ematen dio LHko ikastetxeetan praktikak egitearen atalari, eta guztiz aurrez aurrekoak dira. Eusko Jaurlaritzak baimendutako ikastetxe laguntzaile batean egiten dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen kasuan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmen bat dago, non practicuma egitea arautzen den eta Jaurlaritzak prestakuntza horren praktikak egiteko ikastetxetzat onartzen dituen ikastetxeak zehazten diren.
Beste erkidego batzuetako ikasleen kasuan ere badaude hitzarmen espezifikoak.