Tituluaren gakoak
Ez da emango 2024/2025 ikasturtean
“Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) eta bere Aplikazio Eremuak” Unibertsitate Hedakuntzako Diplomak erantzuten dio legerian jasotako gizarte premia bati (urriaren 23ko 27/2007 Legea; uztailaren 18ko 674/2023 Errege Dekretua, etab.), Espainiako zeinu hizkuntzaren (LSE) erabilerari eta pertsona gor sinatzaileen informaziorako sarbideari dagokienez.
Prestakuntzak 60 ECTS kreditu ditu eta ikasturte bat irauten du, hiru modulutan banatuta. Modulu generikoak bere testuinguruan kokatzen du prestakuntza hainbat ikasgairen bidez, lotuak LSE hizkuntza gaitasunarekin; historia, kultura eta identitatearekin; psikosoziologiarekin; deontologia eta legeriarekin; ikus-entzunezko irisgarritasunarekin; eta ahozko eta idatzizko hizkuntza gaitasunarekin. Modulu espezifikoan eskaintzen dira interpretazio tekniketako irakasgaiak, hainbat eremutan, bai LSE – gaztelania – LSE konbinazioan, bai LSE – euskara – LSE konbinazioan. Azkenik, practicum moduluak proposatzen ditu kanpoko praktikak erakunde kolaboratzaileetan, eta Ikasketa Amaierako Lan bat.
Prestakuntza ematen da modalitate erdipresentzialean. Kanpoko praktiken kredituek presentzialak izan behar dute.