Tituluaren gakoak
Masterra tituludunei eta zientzia, arte, biomedikuntza eta komunikazio arloetako profesionalei zuzenduta dago. Ilustrazio zientifikoan prestakuntza espezializatua, integrala eta praktikoa eskaintzen du, zientziaren zorroztasuna eta arte bisualaren komunikazio ahalmena uztartuz.
Ezagutza zientifikoa modu argi, erakargarri eta ulergarrian komunikatzeko gai diren profesionalak trebatzen ditu programa honek. Formazio sendoa eskaintzen du, ilustrazioaren teknika klasikoetatik abiatuta (grafitoa, txinatar tinta, akuarela eta gouache) abangoardiako tresna digitaletaraino: 3D modelaketa, 2D eta 3D animazioa, infografia… Prestakuntza artistiko hori jakintza zientifikoekin osatzen da —geologia, botanika, zoologia, astronomia, arkeologia, paleontologia, medikuntza, molekulen bistaratzea, ingeniaritza eta datuen irudikapena—. Guzti horrek ilustrazio zientifiko zehatz eta eraginkorrak sortzeko oinarri sendoa ematen du.
Ibilbide sendoa duten profesionalek diseinatu, zuzendu eta ematen dute masterra, unibertsitateko irakasleekin lankidetzan. Masterrak ikuspegi praktikoa eskaintzen du, estatuan bakarra den prestakuntza-ibilbidea duena.
Museoetan, ikerketa-zentroetan, argitaletxeetan, komunikabideetan eta zientzia, hezkuntza eta kultura-erakundeetan balio handia duten funtsezko gaitasunak ematen ditu.