Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitateko Aditua IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresetan

Tituluaren gakoak

Hezkuntza-munduan gero eta aldaketa edota berrikuntza gehiago daude, gero eta joera metodologiko gehiago azaltzen dira, teknologiak eskolari egin diezazkiokeen ekarpenez baliatuta. Titulu honen helburu nagusia da joera horiek identifikatzea eta hezkuntza-praktika berritzeko eta ikaslea boteretzeko izan dezaketen aukeren hausnarketa bultzatzea. Horretarako, hezkuntza formalean (eskolan, Lanbide Heziketan, unibertsitatean), enpresan eta hizkuntzen irakaskuntzan teknologiak, konpetentziak digitalak eta teknologia baliatzeko moduak erakutsiko dira, arloan arituak diren profesionalen eta irakasleen laguntzarekin.

Baliabide digitalek duten aukerak eta ikasteko estrategia ezberdinak kontuan izango dira.Hezkuntzan konpetentzia digitala garatzen da IKTak ikas-arloetan txertatuz, ahu da, ikas-irakaskuntza prozesuan baliabide digitalak normalizatuz.

 

Erakunde laguntzaileak: UE  Udako Euskal Unibertsitatea

 

Nested Applications

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

Link - IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

upv-ehu.master.presentation.template.title.m2

upv-ehu.master.own.button.text.m2

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitateko Aditua IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresetan

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Teknologia eta pedagogia uztartzeko. Teknologiaren aukerez eta arriskuez hausnartu eta esku-hartzeak diseinatzen ikasteko.
  • Konpetentzia digitaletan trebatzeko. Hezkuntzako maila ezberdinetan konpetentzia digitalak nola garatzen diren erakutsiko dute arloko adituek.
  • Formazio digitaleko adituekin batera ikasteko, egiteko eta komunikatzeko.
  • Hezkuntza berritzailea eta eraginkorra zer den eztabaidatzeko, irudikatzeko eta proposatzeko.

Irteera profesionalak - Unibertsitateko Aditua IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresetan

Irteera profesionalak

Edozein motatako irakaskuntza edo prestakuntzan (enpresa, erakunde sozial...) arituko diren adituak izango dira, batez ere konpetentzia digitalak modu didaktikoan erabiltzen jakingo dute.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).