Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

Tituluaren gakoak

Egun irakasleak zein hezitzaileak konpetentzia digitaletan trebatuak izan behar dira, bai hezkuntzako arlo formaletan, bai ez-formaletan. Hezkuntzak kontuan hartu behar ditu ikasle- taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi anitzak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dituztenak. Guzti horiek uztartzeko bideetako bat izan daitezke teknologia digitalak; are gehiago kontuan izanik hezkuntzaren giza- baliabideak eta bestelakoak mugatuak direla.

Euskadin gainera hau euskararen eta euskal gizartearen ikuspegitik egin beharra dago. Euskararen irakaskuntzan zein normalizazioan ari direnek teknologia digitalak lanean integratzeko erronka dute aurrez aurre. Horien guztien bilgune eta ikergune izan nahi dugu ikertzen/ irakasten duen komunitatea, euskarak behar dituen tresnak, corpusak, metodologiak detektatzeko eta horiek inplementatzeko.

 

Erakunde laguntzaileak: UEU Udako Euskal Unibertsitatea

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Teknologia eta pedagogia uztartzeko. Teknologiaren aukerez eta arriskuez hausnartu eta esku-hartzeak diseinatzen ikasteko.
  • Konpetentzia digitaletan trebatzeko. Hezkuntzako maila ezberdinetan konpetentzia digitalak nola garatzen diren erakutsiko dute arloko adituek.
  • Formazio digitaleko adituekin batera ikasteko, egiteko eta komunikatzeko.
  • Hezkuntza berritzailea eta eraginkorra zer den eztabaidatzeko, irudikatzeko eta proposatzeko.

Irudia -Unibertsitate Espezializazioa IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

Irteera profesionalak

Edozein motatako irakaskuntza edo prestakuntzan (enpresa, erakunde sozial...) arituko diren adituak izango dira, batez ere konpetentzia digitalak modu didaktikoan erabiltzen jakingo dute.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).