Gakoak - Unibertsitateko Aditua Ikerkuntza Digitala eta IKTak

Tituluaren gakoak

Ikerketa digitalen oinarriez jabetzeko ikasleak konpetentzia digitalak garatuko ditu eta aztertuko du teknologia nola erabil daitekeen modu egokian. Horrez gain, egun ikerketa digitalak Humanitateetan eta Zientzia Sozialetan ekarri duen berrikuntza aztertuko da.

Corpusetan oinarritutako ikerketa zer den eta haren garrantzia ikerketan aztertuko dira. Ikerketarako lehen corpusak egingo dira eta horiek erabiltzeko tresna egokiak aurkeztuko dira. Datuetan oinarritzen den ikerketa esanguratsua den jakiteko estatistikak duen papera zein den aztertuko da eta oinarrizko estatistika irakatsiko da. Horrez gain, ikerketa digitalen arloan etikak eta araudiak duen garrantzia ere nabarmenduko da, lana nola berrerabili edota nola banatu daitekeen aztertuz. Bukatzeko, zabalkundea landuko da, gero eta garrantzitsuago den arloa. Hain zuzen ere, garrantzitsua da nola erakutsi ikertutakoa eta nola zabaldu modu egokian egindako ikerketa.

 

Erakunde laguntzaileak: UEU Udako Euskal Unibertsitatea

Nested Applications

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

Link - IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

upv-ehu.master.presentation.template.title.m2

upv-ehu.master.own.button.text.m2

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitateko Aditua Ikerkuntza Digitala eta IKTak

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Teknologia eta pedagogia uztartzeko. Teknologiaren aukerez eta arriskuez hausnartu eta esku-hartzeak diseinatzen ikasteko.
  • Konpetentzia digitaletan trebatzeko. Hezkuntzako maila ezberdinetan konpetentzia digitalak nola garatzen diren erakutsiko dute arloko adituek.
  • Formazio digitaleko adituekin batera ikasteko, egiteko eta komunikatzeko.
  • Hezkuntza berritzailea eta eraginkorra zer den eztabaidatzeko, irudikatzeko eta proposatzeko.

Irteera profesionalak - Unibertsitateko Aditua Ikerkuntza Digitala eta IKTak

Irteera profesionalak

Edozein motatako irakaskuntza edo prestakuntzan (enpresa, erakunde sozial...) arituko diren adituak izango dira, batez ere konpetentzia digitalak modu didaktikoan erabiltzen jakingo dute.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).