Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitateko Aditua Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Eraginak Jendartean

Tituluaren gakoak

Titulu honek helburu bikoitza du:

Alde batetik, irakaskuntza telematikoaren edota konbinatuaren oinarriak zein diren erakutsi. Hezkuntzan baliabide digitalak baliatzeko eta egun bizi dugun testuinguru digitala ulertzeko, garrantzitsua da ulertzea garapen teknopedagokioak hezkuntzan izan duen eragina. Ikasleek on-line den irakaskuntza-moldearen egungo egoera aztertuko dute, honek izan duen garapenaz eta dituen aukerez hausnartuz

Eta beste alde batetik, teknologiak jendartean duten eragina eta eragin horrek hezkuntzan duen eragina landu. Horrekin batera, IKTen eragina aztertzen laguntzeko marko kontzeptuala landuko da, tresna baliagarria baita aldaketan dagoen hezkuntzari buruzko iritziak izateko eta erabakiak hartzen laguntzeko. Horrez gain, jendartearen gaitasun digitalak eta orokorrean ahalduntze teknologikoa posible egin dezaketen zenbait proposamen egingo dira. Teknologiak eskaintzen dituen arrisku eta aukerei begirada kritiko edo dialektiko bat emanez.

 

Erakunde laguntzaileak: UEU Udako Euskal Unibertsitatea

Nested Applications

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

Link - IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

upv-ehu.master.presentation.template.title.m2

upv-ehu.master.own.button.text.m2

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitateko Aditua Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Eraginak Jendartean

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Teknologia eta pedagogia uztartzeko. Teknologiaren aukerez eta arriskuez hausnartu eta esku-hartzeak diseinatzen ikasteko.
  • Konpetentzia digitaletan trebatzeko. Hezkuntzako maila ezberdinetan konpetentzia digitalak nola garatzen diren erakutsiko dute arloko adituek.
  • Formazio digitaleko adituekin batera ikasteko, egiteko eta komunikatzeko.
  • Hezkuntza berritzailea eta eraginkorra zer den eztabaidatzeko, irudikatzeko eta proposatzeko.

Irteera profesionalak - Unibertsitateko Aditua Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Eraginak Jendartean

Irteera profesionalak

Edozein motatako irakaskuntza edo prestakuntzan (enpresa, erakunde sozial...) arituko diren adituak izango dira, batez ere konpetentzia digitalak modu didaktikoan erabiltzen jakingo dute.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).