Breadcrumb

GAKOAK - Euskararen Hizkuntza-praktikak Eremu Ez-formaletan

Tituluaren gakoak

Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Aditu Titulua (15 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Unibertsitatearen berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin. Eremu ez-formaletan euskararen erabilerak aurrera egin dezan ditugun behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek bereganatuko dituzte eremu ez-formalaren ezaugarri nagusiak, hizkuntza-erregistroak, edo eremu ez-formalak euskararen plangintzetan izan duen lekua. Erabilera aktibatzeko saio eta egitasmoez jabetuko dira. Haur, nerabe eta gazteengan eremu ez-formalak duen garrantzia eta landutako egitasmoak ezagutuko dituzte: hizkuntza-jarrerak, euskara sustatzeko estrategiak eta hizkuntza lantzeko programak. Kultur sorkuntza eta kultur kontsumo ohiturak ere bereganatuko dituzte eta eremu ez-formaleko elkarteak nola kudeatu ere ikusiko dute.

Nested Applications

XSL Content

Places available

40

Mode

Blended

Language

Basque

No. of credits

15 Credits ECTS

Approximate fees

600 €

Teaching place

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)

Responsible

Faculty of Engineering - Gipuzkoa. Eibar Department


943015461

ESTEKA - Hizkuntzen Kudeaketa Aro Globalean: Berrikuntza Gakoak Euskararen Biziberritzean

upv-ehu.master.presentation.template.title.m1

upv-ehu.master.own.button.text.m1

4 ARRAZIO - Euskararen Hizkuntza-praktikak Eremu Ez-formaletan

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

Beste inongo graduondokok eskaintzen ez duen prestakuntza ematen duelako: erakunde publikoetako egindako plangintza eta erabilera sustatzeko egitasmoetan, arlo sozioekonomikoko plangintzetan, helduen euskalduntzearen eremuan eta eremu ez-formalean, bereziki aisialdiaren garrantzia azpimarratu eta nerabe eta gazteen motibazioan.

Zuzen-zuzenean Arlo sozioekonomikoko edo Helduen Euskalduntzeko adituen esperientziaren berri ematen duelako.

IRTEERA PROFESIONALAK - Euskararen Hizkuntza-praktikak Eremu Ez-formaletan

Irteera profesionalak

Master honekin, erakunde publikoetan euskara erabilera normalizatzeko teknikari lanetan jarduteko oinarri bikaina lortuko duzu. Eremu sozioekonomikoan euskara planak diseinatu eta garatzeaz arduratzen diren aholkularitza-enpresetan ere izan dezakezu lan-aukera ederra. Baita gaztetxoen aisialdirako ekimenak gauzatzen dituzten enpresetan ere. Edo helduen euskalduntzea helburu duen euskaltegi-sare zabalean, nahiz HABEn bertan. Jende-beharra izango da arlo horietan guztietan hurrengo urteetan.

XSL Content

Suggestions and requests