GAKOAK - Etika Soziosanitarioa Unibertsitate Espezializazioa

TITULUAREN GAKOAK

Titulu honek errealitate soziosanitarioa sistema konplexu gisa sakon ezagutzeko gizartearen beharrari erantzun nahi dio, eta haren helburua arreta soziosanitarioaren kultura bat eraikitzea da, integraltasun, pertsonalizazio eta jarraikortasun printzipioekin konprometitutako profesionalen prestakuntzaren bidez.

Ikastaroan alderdi hauek bultzatzen ditugu: arlo soziosanitarioaren eta printzipio etiko eta estrategikoen ezagutza; jarduera sozialari, sanitarioari eta soziosanitarioari aplikatutako etikan oinarritutako jarduna; erakundeetan eta ikerketan ikuspegi etikoa txertatzeko gaitasuna, eta deliberazio metodologiaren bidezko gatazka etikoen konponbidea.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

ARRAZOIAK - Etika Soziosanitarioa Unibertsitate Espezializazioa

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • EAEn espazio soziosanitarioa garatzeko konpromiso politiko esplizituari eta haren garapena planteamendu etikoetan egiteko gizarte beharrari erantzuten diogu.
  •  Gizarte eta osasun arloa integratzeko eta koordinatzeko gai izango diren profesionalak prestatzen ditugu, elkarlanean jarduteko eta askotariko diziplinak batzeko espazioak sortzeko ere gai izango direnak.
  •  Errealitate soziosanitarioa sakon aztertuko dugu; hartara, haren aurrerabiderako tresnak eta baliabideak ezagutu, landu eta ebaluatu ahal izango dira.
  • Gatazka etikoak konpontzeko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzen dira.

IRUDIA - Etika Soziosanitarioa Unibertsitate Espezializazioa

IRTEERAK - Etika Soziosanitarioa Unibertsitate Espezializazioa

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Gizarte jardunaren arloko profesionalak administrazioan, gizarte erakundeetan eta erakunde pribatuetan.
  • Osasun arlo publiko nahiz pribatuko profesionalak.
  • Arlo sozial, sanitario eta soziosanitarioaren ikertzaileak institutuetan eta unibertsitatearen edo bestelako erakunde pribatuen mendeko ikerguneetan.
  • Politikaren profesionalak.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).