Breadcrumb

Gakoak - Berezko Masterra:Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika

TITULUAREN GAKOAK

Masterrak kultura ekoizpenaren errealitate berria ulertzeko eta lantzeko beharrezko prestakuntza ematen du, ikuspegi aplikatu eta berritzaile batetik, zorroztasun akademikoaren eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko eguneroko praktikaren arteko elkargunea eskaintzen baitu. Horrela, prestakuntza benetako testuinguru batean kokatzen da, arte eta kultura esparruko berrogei profesional baino gehiagoren esperientziaren eta ezagutzaren bidez.

Gizarte eta kultura garaikideko eta zentro bateko kultura kudeaketaren, komisariotzaren eta proiektu ekoizpenaren alderdi guztien ezagutza, tresna eta trebetasun espezifikoak ematen ditu. Programak proiektu artistiko bati osorik heltzeko gaitasuna ematen du: proposamenaren aurkezpena, administrazio eta finantza kudeaketa, ekoizpen teknikoa, marketin eta komunikazio plana, kultura erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza sareak aktibatzea.

Prestakuntza bloke bakoitza modu globalean planteatzen da: ikuspegi teorikotik eta praktikotik (artistekin topaketak eginez, beren lanetik).

XSL Content

Places available

25

Mode

Face-to-face masters course

Language

Spanish

Calendar

2024 October

2025 December

No. of credits

60 ECTS Credits

Approximate fees

2.700 €

Teaching place

Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao

Responsible

Faculty of Fine Arts

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra:Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Kultura garaikideko zentro baten kudeaketan murgiltzeko esperientzia bat da.
  • Jakintza transdiziplinarra ematen du logistikan, administrazio kudeaketan, komunikazioan, marketinean eta alderdi juridikoan, bestek beste.
  • Azkuna Zentroko tokiko arte sarearekin eta kultura eragileekin harremanetan egotea sustatzen du.
  • Irakasleak maila gorenekoak dira, ikasleen profesionalizazioan bikaintasuna lortzeko.

Irudia - Berezko Masterra:Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika

Irteera profesionalak - Berezko Masterra:Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Kultura kudeatzailea.
  • Sorkuntza eta kultura industrietako profesionala.
  • Proiektuen komisarioa.
  • Kultura eta arte proiektuetako ekoizle eta teknikaria.
  • Kultura eta arte proiektuen izapidetzea.

XSL Content

Suggestions and requests