Aho osasuntsu batek gorputz eta ohitura osasuntsuak islatzen ditu; hori dela eta, Odontologia oinarrizko medikuntza diziplina bat da, pertsonen ongizatea mantentzeko eta bizi kalitatea hobetzeko.
Odontologiako Graduan ikasiko duzu nola egiten den historia kliniko oso bat eta odontologiako diagnostiko bat, eta nola diseinatzen eta aplikatzen den terapia egoki bat. Horrez gainera, helduen nahiz haurren ahoko gaixotasunak prebenitzen eta aho-hortzetako osasuna bultzatzen ikasiko duzu. Hortzetan, masailetan, ahoan eta ahoko ehunetan izaten diren aho-hortzeko min orokorrak aztertuko dituzu, eta ikasiko duzu, besteak beste, txantxarra kentzen, endodontziak, ortodontziak eta hortz protesiak egiten, etab.
Gainera, UPV/EHUn, Odontologia Klinika bat dugu, non nahitaezko praktikak egin ahal izango dituzun irakasleen gidaritzapean eta benetako kasu klinikoak tratatuko dituzun.
Odontologiako Graduaren bost mailak amaitzean, Odontologiako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara
Odontologiako Graduak gaitu egiten zaitu Dentista lanbidean jarduteko.
Knowledge areas
Health Sciences
Centre
Faculty of Medicine and Nursing
Campus
Bizkaia
Duration
5 courses
Number of credits
300 ECTS credits
Languages
Basque, Spanish
Study type
Face-to-face degree
Price per credit in first registration
18,92 €
Pass mark
12,620 in ordinary exam session (2024/25)
Places available
40 places
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Lan egingo duzu ahoko gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta artatzen, zeure gaixoen bizi kalitatearen hobe beharrez.
- Praktikak lehenengo ikastarotik fakultatearen klinika odontologikoan egingo dituzu, teknologia aurreratuenaz eta gaixo errealekin.
- Nazioarteko proiekzio handiko ikasketak eta industriari loturiko ikerkuntza.
- Sarrera zuzena doktorego programara.
Sarrera-profila
Pertsonen bizi kalitatea eta osasuna hobetzen laguntzeko bokazioa duen pertsona bazara, enpatia baduzu, tresnak manipulatzen trebea bazara eta osasun zientzien arloa interesatzen bazaizu, Odontologiako Gradua da zure aukera onena.
Irteera profesionalak
Zure kontsulta odontologikoa ireki ahal izango duzu. Eta odontologiaren profesionalak behar dira ere:
- Osasun publikoan eta pribatuan
- Irakaskuntzan
- Ikerketan