XSL Content

Written Professional Communication in Basque28428

Centre
Faculty of Economics and Business. Elcano Department
Degree
Bachelor's Degree in Business Management
Academic course
2024/25
Academic year
4
No. of credits
6
Code
28428

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Irakasgaiaren helburu nagusia da arlo profesionalean eraginkortasunez, egoki eta zuzen jarduteko aintzat hartu beharreko hizkuntza-irizpideak ezagutu, eta testu profesional behinenak egiteko orduan aplikatzea, behar denean, hizkuntza-zalantzak argitzeko profesionalek eskuragarri dituzten kontsulta-tresnak gutxieneko autonomiaz erabilita (hiztegiak, itzulpen-memoriak, dokumentu-biltegiak…).



Horretaz gain, testu tekniko eta profesionalak egoki idazteko urratsak landuko dira eta graduarekin loturiko euskarazko terminologia landu eta zalantzak argituko dira. Halaber, graduarekin lotuta dauden eta erabilienak diren testu-generoak aztertu, idatzi eta landuko dira. Azkenik, Enpresan eta Administrazio Publikoan euskara normalizatzeko dauden ekimen eta baliabideen inguruko gogoeta egingo dugu.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

El objetivo principal de la asignatura es conocer y aplicar los criterios lingüísticos a tener en cuenta a la hora de elaborar los principales textos profesionales, para una comunicación eficaz, adecuada y correcta en el ámbito profesional. Y a su vez, utilizarán de forma autónoma los instrumentos de consulta disponibles para resolver las dudas lingüísticas de los profesionales (diccionarios, memorias de traducción, repositorios de documentos, etc.)



Además, se trabajarán tanto los pasos para la correcta redacción de los textos técnicos y profesionales, como la terminología relacionada con el grado y se resolverán las dudas sobre la terminología en euskera. Asimismo, se analizarán, redactarán y trabajarán los géneros textuales más utilizados y relacionados con el grado. Por último, se reflexionará sobre las iniciativas y recursos existentes para la normalización del euskera en la Empresa y en la Administración Pública

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. modulua: Komunikazioaren oinarriak: Komunikazio espezializatua

1.1. Sarrera: komunikazioaren rola enpresa eta ekonomia arloan

1.2 Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

1.3. Testuen berrikuspena: zuzentasuna eta egokitasuna

1.4 Testuen berrikuspena: estiloa

1.5 Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

1.6 Kontsulta-baliabideak



2. modulua: Terminologia eta fraseologia

2.1 Sarrera

2.2 Hiztegigintza, lexikologia eta terminologia: hitzak eta terminoak (terminologia-unitateak)

2.3 Termino berriak sortzeko bideak: Terminologiarako sorkuntza-bideetan sakontzen

2.4 Izen-sintagma konplexuak



3. modulua: Ekonomia eta enpresa arloko testu-generoak

3.1 Ekonomia eta enpresa arloko testu-era ohikoenak

3.2. Administrazio Publikoarekin zerikusia duten testu-generoak

3.3 Marketinari lotutako testu-generoak

3.4 Komunikazio digitala



4. modulua: Hizkuntzaren erabilera arlo profesionalean

4.1 Praktika onak, eta hizkuntza-kudeaketa eta euskara planak erakunde publiko eta pribatuetan

4.2 Langileek euskara ikasteko dauden deialdi eta ekimenak

MethodologyToggle Navigation

Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik.



Gelan egin beharreko ariketez gainera, ikasleek auto-ikasketako eta auto-zuzenketako ariketak ere egin beharko dituzte, beren kabuz. Haien bidez nahi da ikasleek, gogoeta eginda, ikas dezaten bere "arauak" sortzen; ariketa horien gauzatzean, laguntzaile eta gidari izango dute betiere irakaslea, eskoletan zein tutoretza-orduetan. Hein batean, autoikasketa bultzatu nahi da, ikasleek nolabaiteko autonomia-maila eskuratu dezaten eta unibertsitatetik irteten direnean hizkuntzaren inguruan sor dakizkiekeen arazoei erantzuteko gauza izan daitezen.



Saio guztiak (eskola magistralak zein praktikoak), ahal dela, informatika-gelan egiten saiatuko da; izan ere, jarduera guztietarako (teorikoak zein praktikoak) Moodle plataforma erabiliko da, alegia e-gela. Plataforma horretan, ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura; irakasgaia aurrera eramateko behar duten material guztia (ariketak eta abar), baina baita material osagarria (artikuluak...) eta Web-orri interesgarrietarako estekak ere. Halaber, jardueren egunkaria izango dute ikasleek. Hartan, egunez egun, egindako jarduerak jasoko dira, teorikoak zein praktikoak; hartara, ikasleak, eskolara huts eginez gero, ez du arazorik izango ikasgaiaren hariari jarraitzeko.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 15
    • Multiple-Choice Test (%): 15
    • Oral defense (%): 15
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 20
    • Proiektuak (%): 35

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna. Hala ebaluatzeko, eskoletara joan beharko du ikasleak, eta behar den garaian egin eta bidali beharko ditu zereginak. Zeregin horietako bakoitza definitu diren ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta ebaluatuko da.



Ebaluazio jarraituan, ebaluazio-sistema hurrengoa izango da:

A. Garatu beharreko proba idatzia: %15.

B. Test motatako proba: %15

C. Praktikak egitea: % 15

D. Proiektuak: % 35



Ikasleak egin beharreko zereginetatik erdiak edota gutxiago egiten baditu, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta Aurkezteke jarriko zaio. Kasu horietan aukera izango du ezohiko deialdian irakasgaia azken probaren bitartez, azterketaren bitartez, gainditzeko. Aldiz, ikasleak zereginen erdiak edota gehiago egin baditu, baina ez zeregin guztiak; hori zigortu egingo da.



Ohiko deialdiko ebaluazio-sistema honelakoa izango da:

A. Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 50

B. Idazlana: % 35

C. Ahozko aurkezpena: % 15



Era berean, jarraitua gainditzen ez duten ikasleek edo arrazoiren batengatik klasera etortzerik ez duten ikasleek, bukaerako azterketa egin ahal izango dute.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du



Oharrak:

-Ebaluazioaren azken probara (azterketa ofiziala) ikaslea ez bada aurkezten "Aurkezteke" nota jarriko zaio.

-UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez.

-12.2. artikulua kontuan izanik: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdirako proba eta ebaluazio-irizpide berberak erabiliko dira:

A. Irakasgaian landutako gaiei buruzko testa eta ariketak: % 50

B. Idazlana: % 35

C. Ahozko aurkezpena: % 15



Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko.



Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Ekonomia edota enpresa arloko kontzeptu bat azaldu behar da. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte.

Compulsory materialsToggle Navigation

E-gelako materialak ezinbestekoak izango dira ikasgaia jarraitzeko. Bai testu-corpusak (ekonomia eta enpresa arlokoak), bai gai bakoitzeko power point formatuan dauden aurkezpenak. Halaber, kontsulta-baliabide garrantzitsuen bilduma izango du eskura ikasleak. Bilduma horretan baliabideak sailkatuta eta komentatuta azaltzen dira.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

ALONSO, I., IRIZAR, A. eta GARRO, E. (2010). Administrazioko testugintzan sakontzeko ikastaroa (Europako erreferentzi marko bateratuko C2 mailara egokitua). Gasteiz: IVAP.



BARONA, I. eta ORIA, K. (2012). Trebakuntzarako ariketa-liburua. Gasteiz: IVAP-HAEE.



BASURTO, M. TIRAPU, J. eta CRESPO, S. (2007). Araugintza ikastaroa. Arauak. Akatsak zuzentzen. Iruñea: Nafarroako Gobernua.



BLANCO, C., & LOBATO, F. (2014). Enpresa-komunikazioa eta bezeroaren arreta. MacMillan Profesional.



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara batuaren eskuliburua (EBE). Donostia: ELKAR.



GARCIA, J. eta GOMEZ, G. (2014). EHULKUren hizkuntza-aholkuak. Fitxa didaktikoen bilduma 2006-2014. Bilbo: UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua.



HAINBATEN ARTEAN (2004-2014). EIMAren Estilo Liburua. Donostia: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.



HAINBATEN ARTEAN (2010). Administrazioa Euskaraz Aldizkaria. Gramatika artikuluen bilduma eta ariketak. Gasteiz: IVAP.



ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública



AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.



IZO (2018). Itzulpen- eta berrikusketa irizpideak. Erabakiak eta gomendioak. Gasteiz: IVAP.



Administrazioan Euskaraz (IVAP)



Ekonomiari buruzko bloga:



http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/







Ekonomiaz aldizkaria:



http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES

In-depth bibliography

ARAKAMA, J. M. et al. (2005) IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea. Instituto Vasco de Administración Pública

AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.

IZO (2018). Itzulpen- eta berrikusketa irizpideak. Erabakiak eta gomendioak. Gasteiz: IVAP.

Journals

Administrazioan Euskaraz (IVAP)

Ekonomiari buruzko bloga:

http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/



Ekonomiaz aldizkaria:

http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES

Web addresses

Euskaltzaindiaren Hizkuntza-baliabideak: https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntza-baliabideak

AZPIDAZKI: http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/default.aspx

UPV/EHU kontsultagunea: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/kontsultagunea

Euskara Institutuaren kontsultagunea: https://www.ehu.eus/eu/web/eins/home

LanHitz agirien bankua: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-14154/eu/contenidos/informacion/agiriereduen_bankua/eu_agiri_er/agiri_ereduen_bankua.html

AZPIDAZKI itzulpen-memoriak: http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/moduluak/nolaitzulidute/nolaitzuliduteaurreratua.v2.aspx?id=1&locale=eu-ES

ELET: http://www.ivap.ejgv.euskalsarea.eus/elet/Default.aspx

DUDANET: https://apps.euskadi.eus/r61-veddudam/eu/contenidos/informacion/dudanet_hasiera/eu_def/index.shtml

Agiriak.net: http://www.agiriak.net/aurkibide.php

Gizarte Segurantza: http://www.segsocial.es/Internet_4/FormulariosModelos/index.htm

Lan ta lan: http://www.lantalan.com/doc/agiri-ereduak