Sarrera-negozioen-kudeaketako-gradua

Negozioen Kudeaketako Gradua

Nested Applications

Negozioen Kudeaketako Gradua - Aurkezpena

Etengabe aldatzen ari den testuinguru batean, gorabehera ekonomikoz beterikoa, enpresaren eta merkataritzaren munduak oinarri sendoko profesionalak behar ditu, gai izango direnak errealitate ekonomikoa interpretatzeko eta enpresa munduan trebeziaz aritzeko.

Negozioen Kudeaketako Gradua enpresatik eta enpresarentzat sortu da. Enpresa bat goitik behera kudeatzen ikasiko duzu, eta zure negozioa martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu. Enpresa txiki eta ertainen kudeaketara bideratutako prestakuntza bat da, nahitaezko eta borondatezko eskaintza akademiko batekin, ingelesez eta frantsesez.

Gainera, aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Nazioarteko Merkataritza eta Marketina; Kontabilitatea eta Ikuskaritza; eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kudeaketa.

Kanpoko praktikak nahitaezkoak dira laugarren mailan. Horrela, graduatu aurretik, mundu profesionala ezagutuko duzu, eskuratutako gaitasunak aplikatuko dituzu eta taldean lan egin ahal izango duzu, giro profesional batean.

XSL Content

Knowledge areas

Social Sciences and Law

Centre

Faculty of Economics and Business. Elcano Department

Campus

Bizkaia

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, French, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

13,72 €

Pass mark

5 in extraordinary exam session (2024/25)

Places available

200 places

Grado-gestión-negocios-Arrazoiak

4 razones para elegir este grado

  • Gestionarás empresas y negocios, y podrás poner en marcha tu propio proyecto empresarial
  • Estudiarás un grado dinámico, combinando el aprendizaje en el aula con el trabajo en la empresa donde realices las prácticas
  • Serás capaz de trabajar en empresas de cualquier dimensión, especialmente en PYMES, perfil dominante de las firmas de nuestro entorno
  • Tendrás la oportunidad de completar tu formación con estancias en universidades de Europa, Canadá, EEUU, Asia…

negozioen-kudeaketako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Analisirako, antolatzeko eta planifikaziorako gaitasuna baduzu, ekonomiaren eta enpresaren mundua interesatzen bazaizu, gogo handia baduzu hizkuntzak ikasteko eta taldean lan egiteko, eta espiritu ekintzailea baduzu, Negozioen Kudeaketako Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Enpresa ertain eta txikietan, baina baita enpresa handietan ere, plangintza, kudeaketa eta kontrol lanetan:

  • Enpresa ertain eta txikien kudeaketa
  • Kontabilitate egoeren analisia
  • Estrategia Zuzendaritza
  • Ekonomia-finantza eta zerga arloetako kudeaketa eta aholkularitza
  • Nazioarteratzea eta kanpoko merkataritza
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
  • Enpresaren administrazioa eta antolakuntza
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Banka eta finantza zerbitzuak

Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak izango dituzu.

Eta administrazio publikoan ere lan egin ahal izango duzu, tokikoa edo estatukoa (ogasuna, udalak, etab.).