Mikrokredentzialak

Mikrokredentzialak

Landartean | Balizko Paisaiak

Mod. 1: Ingurune naturalaz hausnar

Mikrokredentzial hau, Landartean | Balizko Paisaiak ikastaroaren aurreneko atala da.

Hiri eta aldirien ingurunea birnaturalizatzeko esku hartze irizpideak eskuratzea du helburu, ikuspegi ekologiko batetik. Moduluak arborikultura eta landaketa naturalistak hartzen ditu aztergai, eta hiriko berdeguneen elikadura-ekoizpeneko gaitasunean zentratzen du bere interesa. Prestakuntza teoriko-praktikoa da, eta ariketak eta landa-lanak Donostialdean egingo dira, Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien Sailarekin lankidetzan.