Ikasturteen koordinaziorako neurriak
Lanordu ez‐presentzialak eskatzen dituzten emate edota azterketa partzialak koordinatzeko neurriak zehazten dira jarraian, baita ikasbidaien daten koordinaziorako ere.
1) Ikaslearen gidak:
Ikaslearen gidak, ikasgai horretako emateen, azterketa partzialen eta bidaien egutegia argi eta garbi erakutsi beharko du.
2) Egutegia:
- Emate, azterketa partzialen eta bidaien egutegia koordinatzaileari bidaliko zaizkio:
- Uztailaren 1a baino lehen 1. lauhilekoko ikasgaien kasuan.
- Urtarrilaren 7a baino lehen 2. lauhilekoko ikasgaien kasuan.
- Lauhileko bakoitzeko emate eta azterketen behin betiko egutegia ikaslearen gidan jasota eta publikoki argitaratuta egongo dira:
- Uztailaren 30rako 1.lauhilekoko ikasgaientzat.
- Urtarrilaren 21erako 2.lauhilekoko ikasgaientzat.
3) Lanordu ez‐presentzialak eskatzen dituzten emate edota azterketa partzialen kopurua:
Aste batean, bi emate edota azterketa partzial egon daitezke gehienez.
Ikasgai bakoitzak, bere kredituen araberako emate edo azterketa partzial kopuru maximo bat eskatu dezake. Gehienezko emate kopuruak hauek izango dira:
Ikasgaiaren kreditu kopurua | Gehienezko emate edota azterketa partzialak |
---|---|
3 ECTS | 3 |
3,5 ECTS | 4 |
4 ECTS | 4 |
5 ECTS | 5 |
6 ECTS | 6 |
9 ECTS | 9 |
4) Daten aldaketak:
Ikasturtean zehar, emateetan, azterketa partzialetan, edota bidaietan egiten den edozein data aldaketa, koordinatzaileari igorriko zaio; hauek koordinatzailearen onespena izan beharko dute.
5) Komunikazioa:
Lauhilekoko emateen, azterketa partzialen eta bidaien egutegi taula Arkitektura Eskolako webgunean ikusgai egongo da ikasleentzat ikaskurte hasieran. Ikasturteko koordinatzaileak taula gaurkotu du aldaketa bat dagoen bakoitzean.
6) Koordinazioa:
Lauhileko bakoitzean bi koordinazio bilera egongo dira gutxienez: 1. Lauhilekoaren lehenengo astean; eta 2. lauhilekoa amaitu ondoren.
Koordinazio bilera hauek, presentzialki zein modu birtualean egin ahal izango dira. Koordinazio bileratan, ikasturteko koordinatzaileaz gain, ikasgai bakoitzeko ordezkari bat egongo da gutxienez.
Ikasturteko koordinatzaileak, lauhileko bakoitzeko gutxienez bilera bat edukiko du ikasturte horretako ikasle ordezkariekin.
7) Zuzendaritza eta koordinatzaileak:
Zuzendaritza taldeak ikasturteko koordinatzaileak izendatuko ditu, baita graduko koordinatzailea ere.
Graduko koordinatzaileak, Graduko Zuzendariordeak eta Zuzendariak, Koordinazio Komisioa osatuko dute. Komisio honek ziurtatuko du, koordinazio neurriak betetzen direla.
Koordinazio neurriak betetzen ez dituen irakasleak, Zuzendaritzaren informe negatiboa jasoko du.