-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
Eskerrik asko guztiagatik!
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/01
![Irudia](/documents/10136/54380006/homenaje-jubilados-upv-ehu_web.jpg/ec527e22-7c14-2f88-5dc2-d2295b4ae6ff?t=1719815238227)
NON: Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusia (Gipuzkoako Campusa). NOIZ: 2024ko ekainaren 28an. NORK: Nagore Iraola. UPV/EHU.
Gipuzkoako Campusak azken urte honetan erretiroa hartu duten pertsona guztiak eta erakundean 25 urte bete dutenak aintzatesteko ekitaldia egin zuen. Ekitaldiaren buru izan ziren Eva Ferreira errektorea, Agustin Erkizia campuseko errektoreordea, Federico Recart Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea eta Lore Bilbao erakundeko gerentea. Ospakizuna esker oneko hitzez beteta egon zen urte guzti hauetan egindako lanagatik. Zalantzarik gabe, ekitaldi hunkigarria eta esanguratsua izan zen bertaratutako guztientzat.
Eskerrik asko guztiagatik!
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus