euskaraespañol

Eguneko irudia

Super kordei buruzko hitzaldi batekin emango zaio amaiera "Unibertsoa argituz" zikloari

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/02 Noiz arte: 2015/01/22, 12:00 - 13:24

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Zikloa

Unibertsoa argituz: XXI. mendeko fisikarako sarrera bat

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 2, 12:00etan, UPV/EHU Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoaren ondoko gelan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Juan Luis Mañes UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko katedradunak hitzaldia eskainiko du "Supercuerdas" izenburupean. Sarrera librea da.

Hitzaldi hau "Unibertsoa argituz: XXI. mendeko fisikarako sarrera bat" zikloko azkena da. Joan zen urtarrilean hasi zen zikloa eta, guztira, sei saio izan ditu.