-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
«Beldurrez hazi: haurrak genero-indarkeriaren aurrean» erakusketa Bizkaia Aretoan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/25
![Irudia](/documents/10136/28999134/exposicion-maltrato-infantil.jpg/f1a4db40-7cbb-dd73-6efe-6106d1f40bdd?t=1622530579882)
Genero indarkeriaren biktimen seme-alabek sortutako 60 marrazki dugu ikusgai Bizkaia Aretoko Axular gelan. Erakusketa ibiltari horretan, haietako ume askok "hitz egiten" dute irudi horien bidez, bizitako tratu txarren egoeren aurrean duten "beldurraz".
Erakusketa ibiltaria da, Emakumeentzako Tratu txarrak Ikertzeko Batzordeak abian jarria, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioarekin lankidetzan, eta orain Bizkaia Aretora iritsiko da, Eraikiz Kolektiboaren elkartearen eta UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatearen eskutik.
Erakusketaren helburua marrazki horiek ezagutaraztea da, oso adierazpen-indar handia dutelako, indarkeria-testuinguru batean bizitzeak edota indarkeria-egoera hori lehen pertsonan pairatzeak biktimen seme-alabentzat dituen ondorioak argi eta garbi erakusten dituelako. Erakusketa horren bidez, haurrei zer bizi duten adierazteko lekua eta ahotsa eman nahi zaie; adingabe horiek tratu txarrak jasaten eta biktimizatzen ari dira, eta, beraz, prebentzioa funtsezkoa da haurtzaroko tratu txarrak arintzeko.