Arte Ederren Fakultateak 50 urte bete zituen iragan azaroaren 23an, 1970-71 ikasturtean hasi baitzen. Ospakizunarekin batera, une honetarako diseinatutako jarduerak ere antolatu dira, besteak beste ikastetxearen fatxadako esku-hartzeak edo jarduera finkatuak sustatzea, Gradu Amaierako Lanen VII. Erakusketa Bizkaia Aretoan, kasu.
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
50 urtez artearen irakaskuntzan eta ikerketan
Arte Ederren Fakultateak bere urteurrena ospatuko du ikasturte honetan zehar egoerari egokitutako programa batekin
- Erreportajeak
Lehenengo argitaratze data: 2021/02/04
![Irudia](/documents/10136/26981907/TFG-bellas-artes-upv-ehu.jpg/7c22a185-b367-e39e-e1ce-d7889600bc6d?t=1612428253657)
Ospakizunerako jarduera berezien artean, nabarmentzekoa da olana bat sortu dela eraikin nagusiaren fatxadarako. Urtean zehar, matrikulatuta dauden ikasleek eta beste belaunaldi batzuetako egresatuek esku hartuko dute. Lehen esku hartzea Daniel Tamayo artistak eta Fakultateko irakasleak egin zuen; 1970-1971 ikasturtean hasi zituen ikasketak, eta 2020-2021 ikasturte honetan hartuko du erretiroa irakasle lanetan. Ostegunean, hilaren 28an, hirugarren olana aldaketa egin zen: Las Vecinas ikasleen kolektiboak (Sandra Cadenas eta Eva Ruiz) jarri zuenaren ordez Ama Lauzaroak (Maialen Porroy eta Itxaso Navarro) kolektiboarena ipini zen. Azken hau Fakultateko fatxadaren kontra izandako autobus istripuan (2014ko azaroan) inspiratuta dago. Eta oraindik beste hiru esku-hartze geratzen dira.
Tradiziozkoak diren jardueren artean, Bizkaia Aretoko Gradu Amaierako Lanen Erakusketa dago. Ikasturte honetan bere zazpigarren edizioa bete egin zuen, eta abenduaren 17tik urtarrilaren 7ra bitartean, zentro honetan irakasten diren hiru graduetako (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) 161 ikasleren lanen aukeraketa bat ikusi ahal izan zen: margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak, besteak beste. Erakusketak bizirik jarraitzen du argitaratu berri den AE20 katalogoan (Arte Ederrak 2020), lehen aldiz koloretan argitaratu dena.
Laster gauzatuko den beste proiektu bat izango da erakusketa areto berri bat Arte Ederren Fakultatean bertan. Baina ekimen gehiago ere egongo dira: “Itxaropentsu gaude, eta espero dugu osasun egoera hobetzea, urtemuga hori behar den moduan ospatu ahal izateko”, esan du Arantza Lauzirika Arte Ederren Fakultateko dekanoak.
Fakultatearen historia
Iragan azaroaren 23an 50 urte bete ziren Bilboko Arte Ederren Eskolan eskolak hasi zirenetik. Eskola orduko hartan Bilboko Unamuno Plazako egungo Euskal Museoaren egoitza da. Artistez gain, artearen eta kulturaren kudeaketarekin lotutako profil anitz atera dira ikasgeletatik. Azaroaren 23 hartan ireki zen ikastegian eta 48 ikasle aritu ziren Bizkaiko Museo Historikoaren bigarren solairuan. Ondoren, beste kokapen batzuk izango zituen, hala nola Bilboko Ibañez kaleko Suhiltzaileen Eraikina, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Leioako Medikuntza Fakultatea.
Azkenik, 1987an inauguratu zen gaur egun Arte Ederren Fakultatea hartzen duen eraikina, Leioa-Erandioko gunean. Mende erdi honetan zehar euskal artean eta kulturan eragin ukaezina izateaz gain, erreferente ere bihurtu da estatu espainiarrean. Egun, Fakultatean 1.325 ikasle, 145 irakasle eta ikertzaile eta AZPko 40 pertsona aritzen dira. 50 urte-arte ederrak eta zoriontsuak izan ditzatela guztiek.