-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
‘Inquietudes feministas en el trabajo social’ liburuaren aurkezpena
- Event
When and where
09/03/2023, 17:00
Location
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Description
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak argitaratu duelarik, Letren Fakultateak hartuko du ‘Inquietudes feministas en el trabajo social’ [Kezka feministak gizarte langintzan] liburuaren aurkezpena. Liburuaren editoreak Estibaliz de Miguel Calvo eta Irantzu Mendia Azkue izan dira.
Feminismoaren eta gizarte lanaren arteko artikulazioari buruzko gogoeta eta ikaskuntzak sustatzeko konpromisotik sortu da argitalpena, eta material erabilgarria eskaintzen du, ildo horretako irakaskuntza, ikerkuntza eta jardun profesionala errazteko.
Aurkezpenean izango dira:
Enara Agirre, UPV/EHUren Berdintasun Zuzendaritzako teknikaria.
Alaia Jian Camiñas, gizarte langintzako ikaslea, Lan Harremanen eta Gizarte Langintzako Fakultateko (UPV/EHU) Berdintasun Batzordeko kide.
Amaia Inza, UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa.
Estibaliz de Miguel, liburuaren argitaratzailea.
Aurkezpenaren ondoren, aurkeztutako gaiei buruzko solasaldia zabalduko da parte-hartzaileekin.
Ekitaldia birtualki jarraitu ahal izango da helbide honetan: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b2b0c3f8b456d