Lan-munduarekin kontaktua
- Photocampus
First publication date: 25/04/2024
NON: Ignacio Mª Barriola Zentroa. Donostia NOIZ: 2024ko apirilaren 25a. NORK: Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
Arlo guztietako berrogei enpresa eta erakunde inguruk beren lan-eskaintzak aurkezten ari zaizkie gaur Euskal Herriko Unibertsitateko graduatu eta ikasleei Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroan. Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziak eta Ikasle eta Enplegagarritasuneko errektoreorde Fernando Tapiak ongietorria eman diete stand ezberdinetan dabiltzan gazteei.
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako foro hauek elementu garrantzitsuak dira gure unibertsitateko ikasleen eta graduatuen enplegagarritasuna sustatzeko jardueren barruan, gazte horiek profil zehatzak bilatzen dituzten enpresekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen baitute.
Honelako ekimenek, jasotako prestakuntzarekin batera, gure ikasleek laneratze-tasa handiak izatea dakar.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidal iezaguzu, mesedez, campusa@ehu.eus helbidera