euskaraespañol

Image of the day

Portuz portu

  • Photocampus

First publication date: 16/07/2024

NON: Mutrikuko portua. NOIZ: 2024ko uztailaren 15ean. NORK: Markel Elizalde.

 

Mutrikuko portuan dago Mater, arrantzarako itsasontzia da, baina ez dago sotoa arrainez betetzeko prest, itsasoko zaborrez baizik. ‘Hondakinik onena, sortzen ez dena’ lelopean, itsasaldia uztailaren 5ean hasi zen Bilbon, eta 26an iritsiko da Pasaiara, hainbat portutan lehorreratu eta itsasoko hondakinak bildu ostean. Helburua: herritarrak itsas ingurunea zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzea. Plentziako Itsas Estazioak (PiE- UPV/EHU), ekimen honetan parte hartzen duenak, parte hartzera gonbidatzen gaitu.

https://www.ehu.eus/eu/-/el-mejor-residuo-el-que-no-se-genera-travesia-bordo-mater

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus