euskaraespañol

Jardunaldia: 'Generoa eta zientziaren komunikazioa'

  • Event

When and where

04/06/2024

Location

Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Iberdrola dorrea  (29. solairua)

Euskadi plaza, 5 

Bigarren edizio honetan, besteak beste, adinkeriak emakume zientzialiarentzat dakarren diskriminazio bikoitza edo genero-ikuspegia lantzen den ekitaldietan gizonek duten parte-hartze eskasa jorratuko dira. Baina ekimenaren helburu nagusia zientziaren komunikazioan genero-ikuspegia ezartzeko tresna erabilgarriak sortzea da.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskampus Fundazioak antolatu dute ekitaldia, Iberdrolaren, Eusko Jaurlaritzaren, UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren eta EITBren lankidetzarekin.

Ekitaldian 17 hizlarik hartuko dute parte, besteak beste:

  • Eulalia Pérez Sedeño Zientzia, Teknologia eta Generoko Ikerketako irakaslea da CSICeko Filosofia Institutuko Zientzia, Teknologia eta Gizarte Sailean eta Zientziaren Logika eta Filosofiako katedraduna izan zen UPV/EHUn.
  • Ana López Navajas, filologoa, ikertzailea eta doktorea Valentziako Unibertsitatean.
  • Koldo Garcia Etxebarria, biologoa eta genetikan doktorea. Ikertzaile gisa, UPV/EHUn, Bartzelonako Biologia Ebolutiboko Institutuan eta Biogipuzkoan lan egin du.
  • Ritxar Bacete González Equimundo, Center for Masculinities and Social Justice in Spain zentroko koordinatzailea da.

Sarrera doakoa da lekua bete arte eta erreserbak hemen egin daitezke:

https://www.generoycomunicacion.com/entradas24/

Mintzaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira EITBren Kosmos eta Youtube kanaletan.