euskaraespañol

Image of the day

Ipurtargi Txalapartaria, argi eta soinu proposamena Bizkaia Aretoan, Bilboko Gau Zuria ekimenaren baitan

  • Event

When and where

14/06/2019, 22:30 - 00:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Ipurtargi Txalapartaria, argi- eta soinu-ikuskizun interaktibo bat da, Bizkaia Aretoa eraikina argiz beteko duena 2019ko Bilboko Gau Zuria dela eta. 22:30etik goizaldeko 02:00etara ikusi ahal izango da.

Proposamen artistiko hau Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra egiten ari diren ikasleek sortutakoa da, Josu Rekalde eta Enrike Hurtado irakasle eta Ikersoinu taldeko ikertzaileen zuzendaritzapean.

Instalazio honetan ikusleak txalapartaren oholak kolpatzen ditu makilekin, eta Ipurtargi Txalapartariak kolpe horiei erantzuten die. Gau Zuriko parte hartzaileak hasten direnean jotzen Aita Arrupe pasabideko irteeran, errepidearen beste aldean kokatutako txalaparta, zuzenean elkarreragingo dute argi eta soinu efektuekin eta erantzun erakargarriak sortuko dituzte eraikinaren bi solairuetako pasabideetan.

Bilbao 700 Fundazioaren eskutik, Gau Zuria ekainean antolatzen da Bilbon. Gauean zehar, musika, dantza, antzerkia, argi eta soinu ikuskizunak izango dira ikusgai, beste proposamen batzuen artean, hiribilduaren sorrera oroitzeko asmoz.

Gau Zuriaren programa osoa