euskaraespañol

Image of the day

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan

Unibertsitateak bere irakaskuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoako lurraldean zehar egingo diren hainbat informazio-saiotan

First publication date: 10/11/2023

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan Gipuzkoako hainbat herritan.

Jardunaldi hauen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta zure intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Lehenengo Informazio-saioa astelehenean, azaroaren 27ean, 18:30etan, izango da Legazpin (Kultur Etxea, areto nagusia). Ostean, Euskal Herriko Unibertsitatea Beasainen, Eibarren eta Donostian izango da. Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira (Donostian izan ezik, bi saio egingo baitira: abenduaren 12an, euskaraz, eta abenduaren 14an, gaztelaniaz).

Abenduaren 12an eta 14an egingo diren hitzaldian web bidez parte hartzeko, ez da izenik eman behar. Esteka erabiltzearekin nahikoa da.

SARRERA IREKIA (Abenduaren 12an eta 14an egingo diren hitzaldietan web
bidez parte hartzeko, ez da izenik eman behar. Esteka
klikatzearekin nahikoa da. Aurrez-aurreko saioetan ere ez
da izenik eman behar.)

Azaroak 27 18:30 LEGAZPI (elebidun) Kultur Etxea (areto nagusia)
Azaroak 28 18:30 BEASAIN (elebidun) IES Beasain BHI (areto nagusia)
Abenduak 11 18:30 EIBAR (elebidun) Portalea Kultur Etxea (areto nagusia)
Abenduak 12 (aurrez aurrekoa eta online) 18:30 DONOSTIA (euskara) Carlos Santamaría Zentroa (areto nagusia)

Abenduak 14 (aurrez aurrekoa eta online)

18:30 DONOSTIA (gaztelania) Carlos Santamaría Zentroa (areto nagusia)